GRISSOM MENDI GOIKOA ABESTEN
Grissom CSI, Bill Petersen, euskaraz, Oñatiri buruz hitzegiten
http://www.youtube.com/watch?v=0av6MrQyFD0&feature=related
Petersen, sei anaiarreben artean gazteena, Evanstonen, Illinoisen jaio zen.
1972 urtean graduatu zen Boisen, Idahon, "Bishop Kelly High School"en, eta futbol beka bat lortu zuen Idaho Estatu Unibertsitatean sartzeko.
Unibertsitatean zegoela, antzerki ikastaro bat egin zuen. Orduan, bere bizitza aldatu zen.
Emaztearekin bat, ikasketak utzi eta, Euskal Herrirako bidea hartu zuen antzerki irakasle batekin,
aktore Shakesperianoa ( "Shakespearean actor") bihurtzeko.
Petersenek, euskal kulturan interesatua egonik, euskara ikasi zuen. Alabari ere izen euskalduna eman zion, Maite.
Petersen Idahora itzuli zen aktore lana egiteko, baina ezin aurkitu. Orduan, Chicago aldera joan zen familiarekin bizitzera. Antzerkian hasi eta "Aktore txartela" lortu zuen. Gero "Steppenwolf Theatre Company"rekin antzeztu eta "Remains Theater Ensemble" izena duen konpainia sortu zuen.
Beste webgune batean irakur dezakegu:
Gil Grissom kriminalista bitxia, William Petersen aktorea, Gipuzkoako Oñati herrian hasi zen antzezle lanetan.
William Petersen aktore estatu batuarra, bederatzi urtez Grissom papera egin duena CSI telesailean, gogoratu ditu gaur Cannesen, Oñatin izandako hastapenak, 1974-75 urteetan. Antzezlanarekin maitemindu zen lekua.
"Bizitzako urterik onenetarikoa igaro nuen han, eta nire lanbideaz maitemindu nintzen. Hogei urte nituen eta John Woodward nuen irakasle, antzerkiko klasea eman zidan aktore erretiratua. Badakit arraroa dela antzerki ikastaroa, ingelesez, Espainian egitea, baina Shakespeare hizkuntza horretan hobe antzezten da", esan zuen txantxetan .
Gainera, han ezkondu zen bere lehenengo emaztearekin, Joanne Bradyrekin, eta bere lehenengo alaba izan zuen, Arrasaten, Maite Nerea izena emanez..
Urte batzuk geroago, ospetsua izanik, euskaldunentzat mezua bidali zuen, euskarari buruzko hitz batzuk esanez eta kanta bat abestuz. ("Qué.es" Webgunean aurkitua)
Bukatzeko, ezin izan dut euskal ehiztariei buruzko bideo hau gehitu gabe geratu:
16, oct | sin comentarios zinemaeusk compártelo
Los comentarios están cerrados