Publicidad:
Terra
La Coctelera
image

AROUND THE WORLD WITH ORSON WELLES

"The Basque Country", Orson Wellesek egina

Herria: Estatu Batuak
Iraupena: 25 min.
Hizkuntza: Ingelesa, frantsezezko azpitituluekin


Around the World with Orson Welles
Zuzendaria Orson Welles
Ekoizlea Louis Dolivet
Idazlea Orson Welles
Protagonista Orson Welles
Estreinaldia 1955 (UK estreinaldia)
Iraupena 134 min (6 atal, 26 min bakoitzak)
Hizkuntza Ingelesa

Around the World with Orson Welles : Orson Wellesek idatzitako eta zuzendutako filme saila, "Associated- Rediffusion" entrepresarako 1955ean. Sei bidaia-dokumentalek osatzen dute saila. Haien artean, Jean Cocteau eta Juliette Grëcorekin Parisen egindakoa, zezen plaza batean Madrilen eginikoa, edo eta, Euskal Herrian zehar egindako bidaia. Dirudienez "Hirugarren gizonaren itzultzera Vienara " galdu zen.

Atalen izenburuak honako hauek dira:

  • St.-Germain-des-Prés
  • Madrid Bullfight
  • Chelsea Pensioners
  • Pays Basque I (The Basque Countries)
  • Pays Basque II (La Pelote basque)
  • Third Man Returns to Vienna

(Wikipedian)

DVDan ikus dezakegunez, Euskal Herriari buruzko atalak, honela antolatuta daude:

1. Pays Basque I (Euskal Herria I)

2. Back from America (Ameriketatik itzulita)

3. Vertenbaker garden (Venterbakerren lorategian)

4. Pentecost (Mendekoste, Pazko Maiatzeko)

1. Pays Basque II (Euskal Herria II)

2. Pelote (Pilota)

3. Yoki-garbi (Joko- garbi)

4. Dance the fandango (Fandangoa dantzatu)

5. Rebot (Errebotea)

6. Pentecost (Mendekoste)

http://www.cultivadoresdeculto.com/foro/showthread.php?t=5586

Euskaldunen herria eta Euskal Pilota

(Orson Welles)

Bi dokumental hauek 1955ean egin ziren. Asmoa zen munduan zehar ibiltzea eta hainbat film egin, baina azkenean sei besterik ez zuen egin. Lehenengoa, Parisi eskainia, Pariseko gauari. Hurrengoa, Alemaniari.

Garai hartako Londresi hurrengoa, eta Viena hiriari, historian zehar hartua, falta zaigun azkena.

Harrigarria izan ere, sei horietako bi, euskaldunei eskainiak izan ziren.  Bata, haren lurra eta ohiturei, eta bestea, euskal pilotari "munduko kirol ederrenari".

Orsonen Euskal Herriarekiko miresmenaren zergatia ez dago oso argi. Kontatzeko moduagatik, esan dezakegu Wellesek "bere Amerika" deskubritu zuela; Espaina eta Frantzia, bi inperio handien artean kokatuta.

Bi sail hauen esaldirik ospetsuenak dioenez:  "Zer dira euskaldunak? Inork ez daki euskaldunak zer diren. Bakarrik dakigu zer ez diren: euskaldunak ez dira, ez frantsesak, ez espainolak, ez mediterranear edo zeltak, ez germaniarrak, eskandinaviarrak, alpetarrak, hungariarrak, semitak, juduak, ez eta arioak.

Inork ez daki ezer haien arbasoei buruz, Europako aborigen ahaztuak dira”. Agian, hor ikus dezakegu Wellesek aurkitu zuena Euskal Herrian.

Antropologikoki onartua zegoen, garai hartan jadanik, zibilizazio ezberdinen existentziaren errealitatea. Eta horiek aurkitzea zen denen irrika.

Lehenago "zibilizazioa" Europan bakarrik izan zitekeen; besteak "basatiak", ez zibilizatuak izanez. Orsonek saila egin zuen garaian, saiatzen ari ziren kontzeptu hori aldatzen eta historia berridazten eta birsortzen. Flaherty, eta beste dokumental egile asko,  leku "ukitu gabeen" bila, munduan zehar ari ziren; mendeetan ohitura aldatu gabeko zibilizazioen bila.

Ander Iriartek, blogean kontatzen duenez , aurkitu ditu aipamen batzuk, non azaltzen baita nola ezagutu zituen Wellesek euskal lurrak.

Dirudienez, zezenzalea izanez, Sevillan toreoan ibili zen plaza ezberdinetan "Amerikarra" ezizenarekin (gai horrekin ere beste sail bat egin zuen). Zezenzaletasun horrek, Iruñera eraman zuen, Ernest Hemingway bezala, San Ferminetara. Han euskal pilota partidu bat ikusi eta lehenengo aldiz euskara entzun omen zuen. Apur bat ikertu besterik ez zuen behar izan ohiturak eta jarrerak ez zirela espainolak nabaritzeko. Orduan Iparralderantz abiatu zen; mugara, Oarsoaldera, eragin kultural espainoletik eta frantsesetik lekurik aldenduenera Euskal Herrian.

Geroago, bere karreran goien zegoenean, berriro itzuli, eta hori grabatu nahi izan zuen. Iriarteren ustez, lau urte hori egiten emango zituen jakin gabe. Egia da, beste gauza asko egin zituela tarte horretan, baina bai proiektuaren iraupena lau urtekoa izan zela.

Jatorriz, muntaia azkarra egin zuen BBCrako, haren dirulaguntza zuelako, baina gero, denborarekin, muntaia luzeagoa eta osoagoa egin zuen bere azken helburua hori baitzen.

(Ander Iriarte. Blogspot)

Lehenengo bi bideo hauetan azpitituluak frantsesez eta euskaraz daude (klikatu "captions on").

Nik egin ditut Iñaki Mozos irakaslearen laguntzarekin.

En estos dos primeros vídeos, podéis leer los subtitulos en euskara con solo pulsar el "Captions on".

Hirugarren honek azpitituluak gaztelaniaz ditu.

Este último está subtitulado en castellano.

22, oct | sin comentarios Posteado por: zinemaeusk compártelo

Los comentarios están cerrados